zer da?

Webgune eta erakuslehio birtual ireki bat, non Eibar eta Debabarrena eskualdeko denda, taberna, jatetxe eta establezimendu ezberdinek (batez ere janariarekin erlazionaturikoak) eskaintzen dituzten produktuak online, eramateko, erosi ditzakezu.

Gose izatea, edo antojutxoren baten nahia sentitzea; edo bi gauzak batera :). Ez, orain serio jarriko gara: Interneteko konexioa duen gailu mugikor (smartphone, tablet…) edo ordenagailu bat, eta zordunketa/kreditu txartel bat, hori da behar duzun guztia. Erraza ezta?

Metodo tradizionalak funtzionatzen jarraituko du, lasai egon. Eramateko plataformak ematen dizuna, zure udalerriko eta inguruko herriko establezimenduen eskaintza guztia online, leku bakar batean, azoka birtual bat balitz, ikusteko eta kuxkuxeatzeko aukera da; eroso-eroso, zuk nahi duzun lekutik eta zuk nahi duzun unean. Horrez gain, eskaria online egin eta aldez aurretik ordaintzearen praktikotasuna dago, gero establezimendura joan eta eskaria jasotzea besterik ez dadila izan, esku-ordainketaren ohiko arazoak saihestuz.recoger tu pedido, sin transacción económica física de por medio.

Uf… Plataforma erraldoi hauek aipatzeak bakarrik urduri jartzen gaitu, baita pixkat zoratuta gaudela
gogorarazi ere :). Egia esanda, ezin gaitezke beraiekin konparatu, ez dugulako nahi euren maila berdinean jokatu, batez ere eskala eta balore aldetik. Guk argi daukagu nongoak garen, nondik gatozen eta non eta nori eman nahi diogu balio erantsi bat, onuraren bat ekarri. Edozein preziotan, balorerik gabe, ez, eskerrik asko. Futbolarekin erlazionaturiko metafora erraz bat baliatuz, guk “erregionalean” jokatzen dugu, Ipuruako anexo zaharra bezalako harriz eta lokatzez beteriko futbol-zelaietan; hau da, ez gara inoiz Champions-ean arituko ezta Anfield Stadium-eko belarra zapalduko. Hori bai, Kopan hauetako erraldoi batekin topo eginez gero, partidu bakarrera, kontuz, lehiakorrak gara eta dugun guztia emango dugu zelai gainean. Eibartarron berezko grina eta harrotasun puntu hori beti gurekin.

Momentuz, bai. Janaria da Eramateko proiektuaren ildo nagusia, horren inguruan eraiki dugu guzti hau. Hala ere, Eramateko guztiz zabalik dago eraman edo kontsumitu daitezkeen beste produktu eta zerbitzu batzuk etorkizunean bere baitan hartzeko: ardoak eta edariak, loreak, gosariak, frutak eta barazkiak, plater prestatuak, gutiziak, opari txartelak… Ideia polit eta berritzaile asko dauzkagu buruan etorkizunera begira, baina zerbaitekin hasi beharra zegoen, ez?

Momentuz, webgunean agerian dauden udalerrietan eta establezimenduetan funtzionatzen du plataformak. Laster herri eta establezimendu berriak gehitzen joatea espero dugu. Eibarko eta inguruko establezimendu gutxi batzurekin hasi gara lanean, probatzeko eta elkarrekin ikasten joateko, baina gure helburua, Debabarrena eskualdeko eramateko janariaren eskaintza ahalik eta zabalena jasotzea da. Think global, eat local.

Nola funtzionatzen du?

Oso erraza da:

1. Sartu eramateko.eus webgunean.

2. Gehitu establezimendu bateko nahibeste produktu zure saskira.

3. Eskariaren xehetasunak konfirmatu: bete zure datu minimo batzuk eta aukeratu zein data eta ordutan pasako zaren establezimendutik zure eskaria jasotzera.

4. Online ordainketa egin.

5. Email bat (aukeran, Whatsapp mezu bat ere)  jasoko duzu egindako eskaria konfirmatuz.

6. Pasa zaitez establezimendutik zure eskaria jasotzera aukeratutako data eta orduan. On egin!

Arraroa egingo zaizu again, baina momentuz ez dago janaria etxez-etxe eramateko banaketa zerbitzurik. Badakigu garrantzitsua dela zuretzat eta laster martxan jartzea espero dugu, baina momentuz, eskaria online egin eta bertan jaso formatuarekin hasi gara lanean. Zergatik? Banaketa zerbitzu hori era egokienean, modu justu, eroso eta jasangarrian planteatu nahi dugu, eta hori ondo egiteak, denbora eramaten du. Lanketa hori egiten dugun bitartean, hain larria da eskaria online egin eta establezimendura jasotzera joan beharra? Oinez ibiltzea beti da osasungarria, eta gainera, begira nola dauden erregaien prezioak.

Ez. Eta horren arrazoi nagusia hurrengoa da: tamalez sarritan gertatzen diren “no-show”-ekin (eskaria egin eta gero ez agertu) bukatu nahi dugu. Nor egiten da eskari horren kargu, establezimendua? Urtean zehar galera asko suposatzen ditu gutxi batzuen jarrera lotsagabe horrek. Hortaz, aldez aurretik online ordaindu beharra ostalarien lanaren duintasuna bermatzeko mekanismo bat da; horrela, eskari bat jasotzen duten bezain laster, eskaria prestatzen hasi daitezke, kobratuko dutela ziurtatuta bait daukate. Esku-dirutan egindako operazioak murrizteko eta ordainketak digitalizatzeko era bat da ere.

Bai. Izan ere, hori da Eramateko plataformaren abantaila eta apustuetako bat. Nahiz eta establezimendua momentu horretan itxita egon, zuk gerorako den eskari bat egin dezakezu, establezimenduak eskaintzen dituen data eta ordu-tarteen artean eskaria noiz jaso nahi duzun aukeratuz. Adibidez, jatetxe batek astelehenetan ixten badu, zuk, astelehenean bertan, astearte eguerdirako eskari bat egin dezakezu, taberna berriro ere irekita dagoenerako.

Bai. Erabiltzaile bezala, uste dugu baliagarria dela, abantaila bat dela, eskaria konfirmatzerakoan zuk zeuk eskaria jasotzeko data eta ordu tartea aukeratu ahal izatea, establezimenduaren sukalde ordutegiaren arabera noski. Funtzionalitate honek eskariak aldez aurretik egiteko posibilitatea ematen dizu (imaginatu asteazken batean, ostiralean afaldu nahi duzuna jada erreserbatzea); eta era berean, egiten ari zaren eskari hori ordu bat barru, edo ahalik eta azkarren jaso nahi duzula ere adierazi diezaiokezu establezimenduari dagokion ordu tartea aukeratuz.

Ez. Egia esanda, guri ere asko gustatuko litzaiguke funtzionalitate hau, baina arrazoi potolo bat daukagu momentuz zerbitzu konbinatu hori martxan ez jartzeko: imaginatu hanburgesa bat eskatzen duzula taberna batean eta olagarro errazio bat beste jatetxe batean. Produktuen sukaldatze denborak eta establezimenduen ordutegiak ezberdinak izan daitezke. Nola egiten dugu hortaz dena ondo “sinkronizatzeko” eta zu bertatik jasotzera etortzen zarenean, produktu bakoitzaren egoera eta kalitatea bermatzeko, zure esperientzia ona izan dadin? Guzti honi buelta bat ematen diogun bitartean, hurrengo aukera sinple eta praktikoa proposatzen dizugu: establezimendu bakoitzeko eskari bat egin.

Noski! Izan ere, hori da proiektu honen beste helburuetako bat: beste udalerrietako eskaintza gastronomikoa ezagutzea eta probatzea. Eramateko plataformak Debabarreneko udalerrien arteko hartu-emanak, harremanak eta konexioak sustatu nahi ditu. Hori bai, momentuz ez daukagunez etxerako banaketa zerbitzua martxan, beste udalerri bateko establezimendu batean eskaria egiten baduzu, kontutan izan gero bertatik pasa beharko zarela eskaria jasotzera. Kalkulatu eta neurtu arren ondo denborak.

Momentuz bai, izan pazientzia. Laster establezimendu gehiago batuko dira eta produktu gehiago jarriko ditugu eskuragarri, bai zure udalerrian eta bai ingurukoetan. Gutxi batzurekin ekin diogu lanari, denak ondo funtzionatzen duela ziurtatzeko, eta hobetzeko dauden gauzetaz ikasteko. Ea laster Debabarrena eskualdeko taberna, jatetxe eta bestelako denda eta establezimendu ugari plataforman ikusi ahal ditzakezun. Hori ere, nolabait zure esku dago ;). Guk ez diogu inori ezta ezerri ateak itxiko.

Momentuz, bai. Online ordainketa prozesu segurua bermatzen duen Redsys ordainketa pasarelarekin lan egiten dugu, zordunketa eta kreditu txartel erabilienak kudeatuz. Dena den, ecommerce munduan ematen diren aldaketen eta azken berrikuntzen gainean gaude, eta ziur etorkizunean beste ordainketa sistema seguru eta berritzaile batzuk gehitzeko moduan izango garela, betiere ordainketa prozesuaren segurtasuna bermatuz eta erabilera errazean fokoa jarriz.

Aukeratutako data eta ordu tartean establezimendura gerturatu eta Eramateko plataformaren bidez egindako eskari bat jasotzera zatozela esan, gailu elektronikoan eskariaren konfirmazioa (emaila edo Whatsappa) bertako langileari erakutsiz. Behin datuak egiaztatuta, establezimenduak zure eskaria emango dizu eta listo. Ez duzu bertan ezer ordaindu behar eta ez duzu paperean ezer inprimatu behar. Zaindu dezagun denon artean ingurumena.

Sentitzen dugu baina momentuz EZ. Plataforman gaur egun dauden produktuak janaria dira eta platerak prestatzeko denborak, normalean, azkarrak. Hortaz, behin eskaria ordainduta dagoenean, automatikoki konfirmatuta dago eta eskaria martxan jartzen da establezimendu horretako sukaldean. Ea… arazo edo gauza larriren bat gertatuz gero (adibidez, 7 hanburgesa beharrean, 77 eskatu ditut nahigabe), idatziguzu azkar aupa@eramateko.eus helbidera eta kontaiguzu zein den arazoa.

Teknologia

Ez. Eramateko.eus webgune bat da, gailu, pantaila eta erresoluzio ezberdinetara moldatzen den webgune sinple, garbi eta bisual bat. Hasieratik argi geneukan ez dela praktikoa zuk app bat bilatu, deskargatu, instalatu edo eguneratu behar izatea; gure aldetik ere, enfoke honekin Android-entzako app bat eta beste bat iOS-entzako garatzea, eta mantentzea, ekiditen dugu. Nabigatzaile bat ireki zure gailu elektronikoan eta eramateko.eus helbidea idatzi, hori da egin behar duzun guztia.

Aitortu behar dugu merkatuan dauden konbinazio posible “den-denak” ez ditugula probatu, baina bai egin ditugu probak marka eta sistema eragile ezberdinak dituzten gailuetan, eta erabiltzaileek gehien erabiltzen dituzten nabigatzaileekin (Chrome, Firefox, Safari…); eta egia esanda, webgunea oso ondo ikusten da eta oso fin doa. Hori bai, teknologia edo erabilgarritasunarekin erlazionaturiko edonolako arazoren bat izanez gero, jarri zaitez gurekin kontaktuan hemen.

Euskaraz eta erdaraz. Webguneak goikaldean, eskuinaldean hizkuntza aldatzeko aukera ematen du.

Ustekabean edo gure akats batengatik textu edo mezuren bat ingelesez edo gazteleraz soilik ikusiko bazenu, lehenik eta behin, barkatu eragozpenak; eta ondoren, asko eskertuko genizuke gurekin kontaktuan jartzea, arazoa komentatzeko, eta guk ahal bezain laster konpontzeko. Adibidez, eskaria konfirmatzeko Whatsapp bidez bidaltzen den aukerako mezua, momentuz, Meta plataformaren hizkuntza limitazioak direla eta, bakarrik gazteleraz bidali daiteke. Pena bat da, baina hori bai ez dagoela gure esku… Meta enpresak ez bait du momentuz euskara bere hizkuntzen artean. Bide batez, jakinaren gainean daude.

Nola sortzen da, lantaldea eta beste kuriositate batzuk

Beste galdera batekin erantzungo dizugu: zertarako take-away eta delivery bezalako ingeleseko terminologia erabili, euskaraz “eramateko” termino sinple, eder eta esanguratsua erabiltzea daukagunean? Gainera, “eramateko” terminoak aipatu ditugun ingeleseko bi termino edo formatu horiek bakarrean batzen ditu, hau da, bai produktua online eskatu eta bertan jasotzen duzuneko formatua, eta bai online eskatu eta etxera ekartzen dizutenekoa. Konbentzituta?

Miguel Loitxate “@Lonifasiko” eibartarrak gidatutako zoro talde txiki bat 😀 dago proiektu honen atzean, itzalean lanean. Berez, ideiaren lehen “txispa” pandemia garaian piztu zen, 2020. urtean, ostalaritzak une gogorrak bizi izan zituen momentu haietan, derrigorrezko itxierak zirela eta. Gero Eibarko jendearengan harrera oso ona izan zuen Eibarjan ekimen xumea etorri zen, eta azkenean, kontzeptuak lotuz, formulan sakonduz eta esparru geografikoa areagotuz, honaino ailegatu gara. Zin egiten dugu egunen batean historia guztia kontatuko dizugula.

Nire negozioa Eramateko plataforman egotea nahi dut

Lehenbizi, eskerrik asko. Asko pozten gara gure proiektuan interesa duzula irakurtzeaz. Jarri zaitez gurekin harremanetan webguneko kontaktu formularioa erabiliz edo bidaliguzu zuzenean email bat aupa@eramateko.eus helbide elektronikora. Ahal bezain pronto zurekin kontaktuan jarriko gara: zure negozioa hobeto ezagutu, Eramateko plataformak nola funtzionatzen duen azaldu, baldintzak, etb. Kasu bakoitza luparekin aztertzen dugu.

Ez. Eramateko proiektuaren asmoa ostalaritza eta bertako komertzioa sustatzea da, digitalizazioaren arloan urrats bat ematen laguntzea, beren produktuak online, kanal berri batean, saldu ditzaten; hori esanda, horrek ez du esan nahi GKE (Gobernuz Kanpoko Erakunde) bat garenik :D. Gure asmoa ez da proiektu honekin azkar jubilatzea eta Kaiman Irletako hondartza batetik astean behin lan egitea; baina bai egindako inbertsioa errekuperatzea, eta zergatik ez, diru apur bat irabaztea. Gauzak argi esatearen aldekoak gara. Hori horrela, suposatuko duzun moduan, Eramateko.eus plataforman negozio bezala egotea ez da doakoa. Idatziguzu eta hitzegin dezagun.